Infantilak - Ezaugarrien ondorioak

Kirolgela birtualaren web orrirako esteka
Infantilak
Ezaugarrien ondorioak
  • Gorputz eskema osatua dute, ondorioz ez dute arazorik beraien esku eta hanka ona zein den jakiteko.
  • Aldaketa anatomi- fisiologikoak ematen dira nerabezaroan, hau da, bat bateko aldaketa morfologikoa.
  • Altuera eta indarraren artean ezberdintasunak ematen dira, ondorioz oreka eta koordinazioa gutxitu egiten dira garai honetan.
  • Nerbio sistemak heldutasuna lortzen du, hau da, egitura biologikoen heldutasuna: Kontrol sistemak, lokomozio aparatua, energia sistemak.
  • Masa muskularra handitu egiten da ondorioz, erreakzio abiaduraren onura handia ematen da.
  • Koordinazio gaitasunak aldatzen diren fasea da hau, ondorioz aurreko etapatan egiten zituzten ariketak egiteko arazoak izan ditzakete orain.
  • Operazio formalen aroa. Arautegia ulertzeko gai da ( arauak ulertzen ditu eta hauek errespetatzen ikasi behar du, eta hauek jarraituta jolasten).
  • Espazio eta denbora menperatzen dute, beraz, edozein motatako ariketak egiteko prest daude.
  • Arrazonamendu, hausnarketa eta analizatzeko gaitasuna du, ondorioz, aukerak arrazonatzen daki, errealitatea aukera guztien zati bat da (aukera), eta momentu bakoitzean posibilitateak analiza ditzake. Beraz, edozein joko edo jolasetan sortzen zaizkion arazoak konpontzeko gai da.
  • Proba zehatzetan lortutako errendimendua baloratzeko irizpidea dute, Ondorioz, beraien jarrerak eta ekintzak hobetzeko gai izango dira. Gaizki egiten dutenaz ez badira konturatzen oso zaila izango dute horiek hobetzea.
  • Arrazoia sentimenduaren gainetik dago, ondorioz adin honetako neska mutilak justifikazio logikoak bilatzen dituzte.
  • Maila Teknikoa: Nerabeak mentalki ondo irudikatzen du bere gorputza mugimenduan, ondorioz, keinu teknikoa barneratzen du, hau da, mugimenduaren ikaskuntza inteligentea.
  • Maila taktikoa: kirolaria edozein "joko sistema ulertzeko gai da". ondorioz, Kontzeptu abstraktuak asimilatzeko gaitasun handia du.
AFEKTIBO - SOZIALAK
Laburpen taularako esteka
  • Egozentrismo soziala ematen hasten da garai honetan, ondorioz, nerabeek bere taldea besteen gainetik baloratzen dute.
  • Besteek beretaz pentsatzen dutenari garrantzia ematen diote, hau da, imajinari.
  • Motibazioa handitzen da jarduera ezberdinetarako, ondorioz ariketa eta joko ezberdinak planteatzea aproposa da haurrak ez aspertu eta ariketa berriak ikas ditzaten.
  • Kritika ahalmena handitzen da, ondorioz, gai dira beraien mugimenduak norberak zuzentzeko, eta baita besteena zuzentzeko ere, eta hau ere erabiliko dugu beraien mugimenduak hobetzeko.
  • Izaera aldaketak, bizitza afektiboa sakona eta ezegonkorra dute, ondorioz, kontraesaneko ekintzak, erreakzio ezberdinak gauza berdinei, barne gatazkak, agintea edo aginpidea duena zalantzan jartzen dute...
  • Gurasoekiko independentzia ematen da eta lagunak indar handia hartzen dute, hala ere gurasoen laguntza oso garrantzitsua da.
© 2008 Kirol Zerbitzua | Legezko Oharra