| EZAUGARRIAK | ONDORIOAK | NOLA LANDU? | HELBURUAK | EDUKIAK |
|---|---|---|---|---|
| Egozentrismo soziala ematen hasi | Haurrak bere taldea besteen gainetik baloratzen du. | Balore kode
bat egin eta aplikatu. Enpatia egoerak sortuz: entrenamenduetan partidak pitatu, taldeak egin... |
-Aurkari, epaile etabarrekiko errespetua landu. | Beraiekin
batera arautegiak prestatu, beraiek planteatu eta onartu badute
errazagoa da betetzea. Beste rolak barneratu eta erabiltzeko ariketak planteatu |
| Besteek beretaz pentsatzen dutenari garrantzia eman. | Imajinari garrantzia eman. | Lotsa kentzeko ariketak egitea edo konfiantza hartzeko ariketak planteatu. | -Jasandako aldaketak barneratzea, garapenak bere bidea jarrai dezan. | Talde ariketak proposatu,
talde giroa indartzeko: Begiraleak taldearen kontzeptuari indarra ematea Ardura, besteekiko errespetua... baloreak landu. |
| Motibazioa handitzen da jarduera ezberdinetarako | Momentu egokia joko eta ariketa berriak erakusteko | - Ariketa
berriak eta ezberdinak erakutsi - Haurrei beraien ariketa edo joko gustukoenak zeintzuk diren galdetzea da |
- Ondo pasatzea - Beraien kabuz jokoaren egoera ezberdinetan arrazoitzeko gaitasuna garatu. |
Ariketa berriak planteatu Beraiek proposatutako ariketak egin |
| Kritika ahalmena handitzen da | Gai dira norberaren eta besteen mugimenduak zuzentzeko. | Saioan zehar, ariketen amaieran edo jokatutako partidu baten balorazioa eskatzea jokalariei | - Beraien kabuz jokoaren egoera ezberdinetan arrazoitzeko gaitasuna garatu. | Entrenamenduan parte hartzen utzi, iritziak eman, proposamenak eskatu... |
| Izaera aldaketak, bizitza afektiboa sakona eta ezegonkorra dute. | Kontraesaneko ekintzak, erreakzio ezberdinak gauza berdinei, agintea edo aginpidea duena zalantzan jartzen dute | Portaera bideratzeko arautegi zehatz eta finko bat egitea eta betetzea da erarik hoberena. | Egonkortasun emozionala bultzatu eta garatzen lagundu | Beraiekin batera arautegiak prestatu, beraiek planteatu eta onartu badute errazagoa da betetzea. |
| Gurasoekiko independentzia | Lagunak indar handia hartzen dute | Gurasoak taldearen jardueretan inplikatzea da (partidetara joan, bazkariak, bilerak.) | Talde kontzeptuaren barne familia integratu. | Gurasoekin bilerak, bazkariak... egin |