Infantilak - Saio ereduak
Saioa 009
ZBKIA:
009
Beroketa
- Luzapenak eta korri pixka bat (5’).
- Txuri-beltz: Bikoteka bizkarra bizkarraren aurka, bata zuria bestea beltza. Zuria esatean honek ihes egin behar du ateko marrara iritsi arte, besteak harrapatu egin behar du. (5’).
Jokoaren zehastasun gehiago ikusi
- Gaztelua: 4 defentsek eragotzi behar dute kanpoko erasotzaileek (5) barneko hartzaileari baloia pasatzea, hartzailea zona itxi batean egongo da, eta hor ezin da inor sartu. Ezin dira paseak bonbeatuak eman, baloia lapurtzen duenak erasotzaile batekin aldatuko du bere papera. (10’).
Jokoaren zehastasun gehiago ikusi
Atal nagusia
- Atezainak berotu: Bakoitza postu ezberdin batean jarrita, atera jaurtiko dute atezainak agintzen duen lekura. Postuak aldatzen joango gara, honela jokalari guztiek leku guztietatik botatzen dutelarik.Atezain bakoitzari altuera ezberdinetara botako diogu, eta gero golera.
- Jaurtiketak hobetu: Postu ezberdinetatik, jaurtiketak egiten joango gara, era guztietakoak, horrela jaurtiketa mota ezberdinak ere erabiliz. Hasiera batean ezingo da jaurtiketa mota berdina errepikatu, horrela behin ezkerrarekin salto eginda suspentsioan jaurti baduzu hurrengoan ezin duzu berdina egin.
Jokoaren zehastasun gehiago ikusi
- Bikoteka jarriz, 1X1koak egingo ditugu, Bikoteko batek eraso egingo du eta besteak defenditu, aldatuz. Postu espezifikoak ere aldatuko ditugu. Bikoteak aldatzen joango dira eta postuak ere aldatuko dituzte, honela egoera ezberdinen artean aukera ezberdinak hartu beharko dituzte.
Lasaitasunera itzulera
- 7mko jaurtiketak (5-10’).
- Luzapenak (5’).