Informazio Orokorra: Lan filosofia: Joko elementuak

Kirolgela birtualaren web orrirako esteka
Informazio Orokorra
Lan filosofia > Jokoaren elementuak > Grafikoaren deskribapen luzea
Kooperazio aurkaritza kirolak, espazioaren arabera sailkatzerakoan, bi talde nagusi bereiztu behar ditugu:
  • Espazioaren banaketa kontutan izanik egindako sailkapena; bertan bi azpitalde aurkituko ditugu. Batetik espazio bateratuan jokatzen diren kirolak, hots, saskibaloia, eskubaloia, futbola. eta bestetik espazio zakikatuan jokatzen diren kirolak hala nola boleibola, tenisa.
  • Espazioaren erabilera kontutan izanik egindako sailkapena; bertan ere bi azpitalde ezberdintzen dira. Batetik taldeek espazioa aldi berean erabiltzen duten kirolak daude, hala nola, saskibaloia, errugbia, hockey-a . bestetik taldeek espazioa era txandakatuan erabiltzen duten kirolak ditugu badmintona, squash-a,.

Horrela, espazioaren araberako hiru kirol multzo nagusi bereizten dira:
  • Bateratua eta aldiberekoa: saskibaloia, eskubaloia, errugbia.
  • Bateratua eta txandakatua: squasha, esku pilota.
  • Bereiztua eta txandakatua: tenisa, boleibola.
© 2008 Kirol Zerbitzua | Legezko Oharra