Informazio Orokorra: Lan filosofia

Kirolgela birtualaren web orrirako esteka
Informazio Orokorra
Lan filosofia
Orain arte gehien erabili den lan metodologia errepikapenetan oinarrituta dagoena izan da. Horrela, eredu tekniko bat behin eta berriro errepikatuz, haurrak entrenatzaileak nahi duena ikasten du; baina gure lanaren helburu nagusia haurraren heziketa osoa lantzea da eta errepikapenen eredua erabiliz, haurrak erabiltzen dituen adimen prozesu gehienak alde batera uzten ditugu.

Orokorrean, benjamin, alebin eta infantilek egiten duten lana ez da ia ezberdintzen, kadeteetatik aurrera egin beharreko lana ordea, espezifikoagoa delarik. Hortaz gain, adibidez eskola kiroleko begiraleen artean, eskubaloian entrenatzeko eskubaloia egin behar dela edo futbola lantzeko futbolaz aritu behar delako pentsamendua oso zabaldua dago eta nahiz eta ideia hau adin handiagoko kirolarietan baliagarria izan daitekeen, haur txikiekin ez da metodorik egokiena beraien heziketa osari begira.

Gure ustez oso garrantzitsua da lan metodologia behar bezala baloratzea, hau izango baita gerora haurrekin egingo den lanaren oinarria. Beraz, hau kontutan izanda, lan metodologiaren aspektu garrantzitsuenak aipatuko ditugu, horretarako, 4 abiapuntu ezarriz:
© 2008 Kirol Zerbitzua | Legezko Oharra