Aurreko lau abiapuntuak oinarri moduan
izanda, begiralearen lana zein izan behar den garatuko dugu. Horrela,
eta laburbilduz, eskubaloiko haurren taldeen entrenatzaileak honako
betebeharrak izango ditu:
- Haurraren ezaugarriak eta portaera hauteman eta analizatzea.
- Bayer-en oinarri operazionalak erabiliz, gure kirolarien lorpenak
eta landu beharrak prestatzea.
- Joko egoera ezberdin asko planteatu eta haurrei irtenbidea
bilatzeko ardura uztea. Honela, ekintza taktikoaren adimen prozesu
guztiak kontuan hartu eta haurraren heziketa osoa lortuko da.
- Joko egoerak edota eskubaloi egoerak planteatzeko, joko elementuak
aldatuz gure helburuak lantzea lortuko dugu.
- Edozein joko egoera plantea daiteke, baina transferentziaren
kontzeptua behin ulertua eta kirolen sailkapena ikusita, aurkaritza
eta lankidetza duten egoera soziomotoreak planteatzen saiatu
behar dugu. Hau da, eskubaloiaren antzeko estruktura duten kirol
eta joko egoerak egitea.
- Gure helburuak epekatu behar ditugu. Ezin baita lan bera egin
benjaminekin edo infantil talde batekin.
- Higiene ohiturak bete eta bultzatzea ( dutxa, kirol janzkera
egokia...)
- Kirol entrenatzaile izatearekin batera doazen portaerak izatea
( puntualtasuna, entrenamendu orduetan ez erretzea, hizkera
egokia erabiltzea, haur guztiekin errespetuzko harremana mantentzea...
)
- Gaitasun tekniko egokia izatea saioak aurrera eramateko (
saioak ondo egituratuak, aldez aurretik prestatuak, dinamikoak...)
- Gaitasun motibatzailea izatea ( haurrak inplikatzeko, haurrek
kirola egiten jarraitu dezaten... )