Informazio orokorra - Gomendioak

Kirolgela birtualaren web orrirako esteka
Informazio Orokorra
Gomendioak
Dakigun bezala, begiralearen lana ez da batere erraza, baina aplikazio honetan agertzen den lan metodologia erabiliz, lana erraztuko delakoan gaude. Hala ere, eta ondorio gisa, azken gomendio batzuk aurkeztuko ditugu:
  • Ahal den moduan, ilarak saihestu behar dira (batez ere, benjamin eta alebinen kasuan).
  • Lehiaketari duen garrantzia eman behar zaio. Hau da, joko eta kirolen barne estrukturaren beste zati bat bezala, eta ez gure helburuetako bat balitz bezala. Beraz, era guztietako jokoak erabiliko ditugu (bai lankidetza bakarrik duten egoerak, bai aurkaritza bakarrik dutenak) eta partidetan, irabazteaz gain, beste helburu ezberdinak bilatuko ditugu: hainbeste pase lortzea, arau faltak ez egitea, denek gola sartzea...
  • Saioek dibertigarriak izan behar dute. Aipatu dugun bezala, ondo pasatzen dugunean hobeto ikasten da.
  • Saioak aurretik prestatu behar ditugu (nahiz eta gero behar ditugun aldaketak egin). Honela, saio horretan landu nahi dugun helburua argi izango dugu.
  • Gure itxura zaindu behar dugu:
    • - Entrenamenduetan kirol jantziak erabiliz.
    • - Haurrak aurrean direnean ez erre (ez partidetan, ez entrenamendu saioetan...).
    • - Entrenamendua amaitu arte telefono mugikorra itzali. (ez erabili behintzat)
  • Taldeak, bikoteak, hirukoteak... osatu behar ditugunean, zenbakiak erabiliko ditugu. Hau da, beti bikote berak ez osatzeko edo lagunen artean beti ez ibiltzeko, honako metodoa erabiliko dugu. Adibidez, 12 haur izanda bikoteak egin nahi baditugu, haurrei 1,2,3,...6 zenbaki bat emango diegu; gero batek bikote bat osatuko dute, biek beste bat, hirurek beste bat...
  • Entrenamendua amaitu ostean haurrek materiala jaso behar dute beti (jokoen bidez haurrak aukeratu edo...).
  • Benjaminekin jokoak ulertzeko errazak izan behar dute, bestela umeak galduta ibiliko dira.
  • Jokoak beldurrik gabe errepikatu. Horrela, haurren aurrerapausoak ikusteko aukera izango dugun. (ebaluatzeko)
  • Errespetua helburu balitz bezala hartu:
    • - Haurren artean dituzten arazoak errespetuz konpondu.
    • - Arbitroen erabakiak onartu (inoiz ez haurren aurrean garrasika hasi; partida amaitzean arbitroarekin hitz egin)
    • - ...
  • Gogoratu: kirol hastapena leun, leun egin behar da; landareek bezala, fruituak urteekin ematen dituzte, ez lehenengo urtean ezta bigarrenean ere.
© 2008 Kirol Zerbitzua | Legezko Oharra