Kirolgela birtualaren web orriko lehen orrirako esteka
Informazio Orokorra
Sarrera
Lan honen helburu nagusia edozein begirale/entrenatzaileari lagundu diezaiokeen tresna bat osatzea da. Horretarako, hiru abiapuntu nagusi izango dira:
  • Lehenengoa eta garrantzitsuena: eskubaloia kirol hastapeneko helburuak betetzeko kirol egokia dela.
  • Bigarrena: kirol aniztasunaren garrantzia; kirol aniztasunak kirol hastapeneko oinarria izan behar du; baina, kirol aniztasunaren oinarria ez da bakarrik hiru kiroletan parte hartzea, baizik eta, talde kirolak ikertu, eta amankomunak diren elementuak hartuz, era bateratu batean lantzea (talde kirol guztientzako baliagarria den lan metodologia osatuz). Honela, ez da futbola, saskibaloia edo eskubaloia landuko; baizik eta, pasea, baloiaren harrera, mugimendua, edo eta desmarkearen kontzeptuak egoera ezberdinetan. Hau da, umearen gaitasun guztiak garatu, praktikatzen den kirola axola gabe.
  • Hirugarrena eta azkena: Gipuzkoako kirolaren egoera ezagututa; hau da, begiraleen adina eta prestaketa, instalazioak... aplikazioa oso praktiko eta erabiltzeko erraza izan dadin bilatu da.

Aplikazio hau, hurrengo atal nagusietan banatu da:
  • Informazio orokorra eta zer eta nola entrenatu.
  • Eskubaloiaren kontzeptu tekniko orokorrak
  • Adin bakoitzaren ezaugarrien arabera egindako sailkapena ( Benjaminak, Alebinak, Infantilak eta Kadeteak ).
  • Bibliografia: liburuak, interneteko loturak...

Lehen aipatu moduan, aplikazioa Gipuzkoako kirol hastapenean lan egiten duten begiraleei zuzendua dago, beraz, era ulergarri eta batez ere praktikoan erabilia izateko.
© 2008 Kirol Zerbitzua | Legezko Oharra