| KIROLGELA
BIRTUALA: Definizioa
KIROLGELA BIRTUALA kirol-agenteen ON LINE prestakuntzako
tresna bat da bere gaitasun pertsonal eta profesionalak
hobetzeko eta garatzeko. Web orrialde hau handitu egingo
da prestakuntzaren behar ezberdinei egokitzeko. Epe laburrean
hurrengo PRODUKTUAK sartuko ditu:
· KURTSOAK: (momentuz adibide baten bidez)
*Eskola Kirolako monitorean trabakuntza
*Saskibaloiko ikastero teknikoa
*Futboleko ikastero teknikoa
· TRESNA TEKNIKO ETA DIDAKTIKOAK:
(momentuz adibide baten bidez)
*Saskibaloiaren Entrenamenduaren Gida
*Prestakuntza Fisikoaren Gida
*Kirol produktuen diseinu eta plangintza
*Kirol Instalazioen Gestio eta Zuzendaritza
· PRESTAKUNTZA ETA HEZIKETAKO TRESNAK:
*Atal honetan Minisite ezberdinak sortzen dira heziketako
xede osagarriekin: joko garbiaren sentsibilizazio-kanpainak,
helduentzako eskola kirolaren orientazioa, lesiogaitasuna,
balioen heziketa, eta abar.
KIROLGELA
BIRTUALA: Edukiak
Heziketako produktu hauetan eskaintzen diren EDUKIAK hurrengoak
dira:
Edukien taula orokorra: Kirolgela Birtualaren barruan
dauden produktu guztien aurkezpenerako panela.
IKASLEAREN GUNEA:
Gune erreserbatua hiru atal ezberdinekin:
- FOROAK: Erabiltzaileak eztabaidaren gai bati buruz bere
iritziak eta mezuak elkarri emateko gunea. Izena emandako
guztiek parte har dezakete. Administrztzaile orokorrak moderatzen
ditu foroen edukiak.
- ARGITALPENAK: Ikasle edo Teletutoreak egindako lan eta
ikerketak bateratzeko gunea.
- OHIKO GALDERAK / FAQ: Frequently Asked Questions. Ohiko
galderak bere erantzunekin eta zerrendan ez dauden kontsultak
bidaltzeko formularioa.
Bestelako edukiak:
Kirolgela Birtualeko edukiez gain, gai honi burazko bestelako
eduki batzuk ere eskura daitezke honako web orrialde hauetan:
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kiroletako Zerbitzua IVEF - SHEE,
kirol aldizkari digitalak eta abar.
Hurrengoak dira edukiak:
- AGENDA: Kirol ekitaldi interesgarriak.
- BERRIAK: Oro har kirolari buruzko sarean dagoen informazioa.
- KONTSULTAK: kontsultak bidaltzeko atala.
- LOTURA INTERESGARRIAK: kirol praktikari buruzko berri
eta errepartaiak. Ekipamenduak, elikadura, giroa, kiroltasuna,
lesioak, taldeko lana eta abar.
- LIBURUTEGIA: Bilatzaile beten bidez euskarez eta gazteleraz
argitaratutako liburuak eta agiriak eskura ditzakezu, hain
zuzen, kirol ekintza eta bere pedagogia, metodo didaktiko
eta teknikoak, eta abarrei buruzkoak. |