Gipuzkoako Foru Aldundia

KIROLGELA BIRTUALA

AURKEZPENA

KIROLGELA BIRTUALA, kirol eragileen on-line prestakuntzarako webgunea da. Bertan hobekuntza pertsonala eta lanbide garapenerako baliabideak eta zerbitzuak eskaintzen dira. Webgune hau osatzen joango gara prestakuntza eskaera berriekin. Momento honetako eskaintza:

Tresna didaktikoak eta teknikoak: baliabide informatikoak entrenatzaile, monitore eta teknikari laguntzaileentzat (Laister beste modalitate batzuk izango ditugu).

         Futboleko entrenamenduen diseinua
         Esku pilotarem ikaskuntza-irakaskuntza prozesua
         Saskibaloiko entrenamenduen diseinua

Prestakuntza eta heziketarako tresnak: prestakuntzarako helburua dutenak (laister eskola kiroleko monitoreentzako ikastaroa prest izango da: http://www.kultura.ejgv.euskadi.net/r46-5272/eu/)

Beste eduki eta loturak: entrenatzaileen laguntzarako moduloa, kirolari gazteengan doping-aren arriskuari buruzko gomendioak...

FUTBOLA

Futbola
Futboleko entrenamenduak diseinatzeko tresna duzu aplikazio hau. Benjamin, alebin, infantil eta kadete kategoriekin lan egiten dutenei zuzendua dago. Bertan kategori bakoitzean zein metodologi ildo jarraitu behar diren zehazten da.

ESKU PILOTA

Esku pilota
Esku pilotaren irakaskuntzan laguntzeko tresna duzu aplikazio hau. Benjamin, alebin, infantil eta kadete kategoriekin lan egiten dutenei zuzendua dago. Bertan kategori bakoitzean zein metodologi ildo jarraitu behar diren zehazten da.

SASKIBALOIA

Saskibaloia
Saskibaloian jokatzen irakastea eta ikastea da tresna honen helburua. Saskibaloiko monitore-lana egin behar dutenei dago zuzenduta. Hortaz, alderdi teorikoak lantzeaz gain, eguneroko lana errazteko proposamen praktikoak eskaintzen ditu.

KIROLARI GAZTEEN ARRISKUA

Kirolari gazteen arriskua
Dopinga iruzur txiki bat bezala hartzea ez da nahiko fenomenoaren errealitate nahastua ulertzeko. Dopinga hartzeko arrazoiak aztertu eta hor aurkitutako arrisku faktore ugariez eztabaidatu behar da.


ENTRENATZAILEENTZAKO SOSTENGUA

Entrenatzaileentzako sostengua
Entrenatzaile eta monitoreen eguneroko lanean lagungarri izan daitezkeen gomendioak azaltzen dira modulo honetan.




LOTURA INTERESGARRIAK

Kirolarte Gipuzkoako Foru Aldundia Gipuzkoa Kirolak Kirolaren Euskal Eskola
gipuzkoa.net